Denborak kudeatu, guneak hartu

Azken bost urteetan Behobia-San Sebastián-en parte hartu duten emakume gipuzkoarren kirol jarduerari buruzko azterketa

Alazne Mujika, Ikasketen Antolamenduko eta Donostiako Deustuko campuseko dekanordea.
Arantza Rojo, 50/50/25 proiektuko koordinatzailea eta CD Fortunako komunikazio arduraduna.


Emakumezkoen kirol jarduera ezagutzeko asmoz, eta Behobia-San Sebastianek erronka gisa ezarri duen 50/50/25 proiektuaren barruan, uztaila amaieran azterketa bat hasi genuen azken bost urteetako lasterketaren baten parte hartu duten emakumezko gipuzkoarren artean. Erantzuna berehalakoa izan zen eta beraietako askok erantzun zuten galdetegi zabal eta zehatza. Esker ona adierazi nahi diegu abuztuan bere denbora eskaini ziguten guztiei. Behobia-San Sebastianen antolatzaileontzat funtsezkoa da informazio hau guztia, eta horri esker, modu ausartean zehaztu ahal izango ditugu gure erronkaren zenbait jarraibide.

Modu zehatzagoan, eta 50/50/25 proiektuaren aurtengo ardatza emakumeen aisiaren erabilera izanik, xedea zen sakon ezagutzea kirola egitearekiko gaur eta orain duten interesa, iraganean zutenarekin alderatuta eta etorkizunean izatea espero dutenarekin; identifikatzea horretarako dituzten kirol ohiturak, motibazioak eta oztopoak, baita atzematea ere BSS bezalako lasterketa batean parte hartzeren alde eragiten duten arrazoiak.

Inkestan parte hartu duten emakumezkoen profila:

Inkesta erantzun duten emakumeen % 50k baino gehiago 30 eta 50 urte artekoa da, bikotekidearekin bizi dira, eta gehienek seme-alaba baten edo biren ardura dute. Gehiengoak goi mailako ikasketak ditu eta lanean ari da. Nabarmendu nahi dugu emakumeok, orokorrean, uste dutela osasun egoera oso ona edo bikaina (10etik 8,41) dutela, egiazko osasun egoeraren adierazle ona dena.

Are gehiago, nabari da osasun pertzepzioa hobea dela emakumezko zaharragoen artean gazteen artean baino. Emakumezko hauek kirola egitearekiko duten interesari dagokionean, pozik ikusi dugu, orokorrean, interes oso altua dutela, eta gazteenek zaharrenek baino interes handiagoa dutela.

Gainera, galdetutako emakumeek adierazi dute kirola egitearekiko orain duten interesa bizitzako aurreko epeetan baino handigoa dela. Era berean, emakumezko zaharrenek interesa orain handiagoa edo askoz handiagoa dela diote, gazteenek baino ehuneko handiagoan. Interesaz gain, emakumezkoek jarrera oso baikorra dute kirola egitearekiko eta azterketa akademiko-zientifiko guztien arabera, jarrera baikor hori da balizko jarrera positibo baten adierazle onena.

Datuek bestelako informazio garrantzitsua ere eman digute, esaterako, kirola egiten hasten diren adina. Jabetu gara emakume gazteenak zaharrenak baino lehenago hasi zirela kirola egiten. Halaber, pixka bat hobeago ezagutu ditugu kirola egitean eragin duten arrazoiak: ariketa fisikoa egitea eta osasun emozional zein psikologikoa mantentzea edo hobetzea.

Kirola, zalantzarik gabe, sozializazio tresna garrantzitsua da, berdinen edo kideen arteko elkartzea, baina datuek ere iradokitzen dute emakumeek kirola eginez beraien osasuna bai fisikoa bai emozionala hobetu nahi eta lortzen dutela, baita ahalduntzea ere, hau da, independentzia lortze eta beraien egoera pertsonala hobetzea eta norberaren gaitasunekiko konfiantza garatzea.

Inkesta erantzun duten emakumeek diotenez, kirola egiten hasten direnek ez dute uzten –bereziki 35 urtetik gorakoek–. Hazkuntzarako gune bat topatu dute, eta hura mantendu edo handitu nahi dutela diote. Ariketa fisikoa egiteak dituen onuren jakitun dira, eta horregatik, euren aisialdia kudeatzen dute hori egiteko aukera izateko.

Emakumezkoak toki bat egiten ari dira kirolean, baina, harago, denbora ere topatzen ari dira, aisialdia, norberaren hazkundera eta asebetzera bideratua. Konbentzituta gaude aisialdiaz gozatzeko eskubidea gune publikoen erabilera bezain garrantzitsua dela. Emakumezkook espazio publiko hori betetzen ari dira eta orain dimentsio berri batera doaz: denborarena, zehazki, aisiarena.

Kirolari esker eta, bereziki runningaren bidez, emakumeok guneak eta denbora okupatzen ari dira, eta antza jarraitzeko indargarri baikorra eta motibazioa. Horrek guztiak pentsarazten digu emakumezkoen kirol jarduera orokorra, eta zehazki, lasterketena handitzeko, erronka garrantzitsuenetako bat ongizate fisiko eta emozionalari lotutako motibazioa indartzea izango dela.

 

Encuesta sobre la actitud de las mujeres guipuzcoanas hacia la práctica deportiva en el marco de la estrategia 50/50/25 de Behobia/San Sebastián

Descargar encuesta

 

Itzuli