2025eko Behobia - San Sebastián integratzailegoa izate aldera, hausnarketa kritiko, ikasketa eta estrategiak finkatzeko prozedura bat da.
Fortuna K.E.a, Behobia - San Sebastián lasterketako antolatzaileak zenbaki hutsa dirudien erronka hartu du beregain, baina zenbaki eta kopuruetatik haratago, aipatu helburu integratzaile hau egia bihurtzeko egin beharreko bide eta ekintzen inguruan, gizartearen inplikazio eta kontzientziazioa zabaltzea du jomuga.
Lortu daitekeen helburua delako, jada munduko beste herrialde batzuetako lasterketetan beste lasterketa batzutan lortu dutelako.
Kirola gazte garaian uzten duen emakume kopurua handia izaten jarraitzen duelako. Behobia txikian nesken partaidetza %46koa da eta lasterketa nagusian, ordea % 30koa da.
Duela hamarkada gutxi ez bezala, emakumezkoen partaidetzaren aurka traba fisiko edo legalik ez egoteak ez du esan nahi desagertu direnik kultur eta gizarte mailakoak, kirola praktikatzea gutxiesten dituen aurreiritzi bat baino gehiago dago.
Ekimen honen bitartez, errealitate hau ezagutzera eman nahi dugu, ikasi, ausnartu eta egoera hau aldatzen lagundu.
Azaldutakoarekin ados bazaude, parte hartu zabalduz.
Harremanetan jartzeko, kontsultatzeko, 50/50/25 proiektuari buruz hitz egiteko, formulario honen bidez egin dezakezu.