50/50/25 ekimena erronka handia izan da Behobiarentzat: 2025eko edizioan, lasterketan parte hartzen duten pertsonen % 50 emakumeak izatea lortzea. Badakigu anbizio handiko erronka dela, baina lor dezakegula uste dugu, eta urtero jarraituko dugu saiatzen lortu arte.
Korrika egitera gero eta gehiago animatzen bagara ere, eta 10 Km-ko lasterketa batzuetan 50/50 erronka lortuden, oraindik urrun gaude helburu parekide hori lortzetik eta hurrengo distantzia, 20 km-koa lortzeko. Horregatik sortu da ekimen hau: emakume gehiago motibatzeko, laguntzeko eta inspiratzeko, bereziki Behobia inoiz korritu ez dutenak edo horretan pentsatu ere egin ez dutenak.
Ez delako lasterketa bat bakarrik. Emozioz betetako 20 km dira: publiko entregatua, jarraitzera bultzatzen zaituzten paisaiak eta ahazten ez den helmuga bat. Inoiz korritu ez baduzu, hau izan daiteke mugarria ezarriko duen urtea.
Gurekin nahi zaitugu. %50era iritsi nahi dugu. Eta badakigu elkarrekin egin dezakegula.
Zuk ahal duzulako. Eta guk lagunduko dizugu.
2025ko lasterketarako ez dago plazarik.
2025ko lasterketarako ez dago plazarik, baina hurrengo ediziorako abisatu diezazukegu.
Dortsalak hegan doaz! Ez geratu parte hartu gabe.
Posta elektronikoa eman eta izena emateko data baino egun batzuk lehenago jakinaraziko dizugu.