1947an Ambergen (Alemania) jaioa, baina estatubatuar nazionalizatua, Bostoneko maratoiean ofizialki parte hartu eta hau bukatu zuen lehen emakumea izan zen 1967an, ordurarte gizonek bakarrik parte hartu zezaketen proban.
Nahiz eta debekatua egon, Kathrinek korrika egin eta 4 ordu eta 20 minututan bukatu zuen proba. Ondoren, New Yorkeko maratoia irabazi zuen 1974ean eta bigarren postua lortu zuen Bostonekoan, bere markarik onena eginez 2 ordu 51 minutu eta 37 segundu.
Fortuna K.E. eta Deustuko Unibertsitateko elkarlanerako akordioari esker, Kathrine Switzer kirolean emakumearen berdintasunaren aldeko borrokan erreferentea, 54. Behobia – Donostiako ohorezko gonbidatua izango da eta Azaroaren 13an DeustoForum Gipuzkoa konferentzian egongo da.
54. Behobia – Donostian emakumearen partaidetza %25koa izango da, 2025ean %50koa izatea espero da. Hori dela eta, aurtengo ediziorako aukeratutako leloa #BehobiaSS eginez aldatu mundua izan da, “Kirola eta Emakumeari” ikusgaitasun gehiago emateko eta beharrezko ohitura aldaketa bat lortu ahal izateko. Horretarako Fortuna K.E.k eta Deustuko Unibertsitateak esfortzua egin dute, kirolean emakumearen berdintasunaren borrokan mito bat den Kathrine Switzer ekartzen.