1999tik 2019ra emakumezkoen partaidetza. elitezko emakumeentzako irtera berezia

2018an, ahaleginik handiena merezi duen kausa baten aldeko konpromisoa hartu genuen. Hain zuzen, 2025ean Behobia-San Sebastián lasterketa parekidea izateko helburu handia ezarri genion geure buruari. 7 urteko lan-plan batean jasotako prozesuaren bidez, urte bakoitzerako ekintza zehatzak eta bereiziak proposatuz, beharrezko gizarte-aldaketa bultzatu nahi dugu, 2025ean emakumeak parte-hartzaile guztien erdiak izan daitezen Behobia-San Sebastián lasterketan.

Bete-betean uste dugu Behobia-San Sebastián erreferentzia nagusietako bat izan daitekeela neskato, neska eta emakume guztiek oro har euren bizitza osoan zehar kirola egin dezaten. Horretarako, garrantzitsua da erreferentziak izatea, jarraitzeko moduko benetako ereduak izatea. Ildo horretan, 2018an, Kathrine Switzer izan zen gurekin, maratoi bat (Boston, 1967) ofizialki egin duen lehen emakumea. Aurten, Maud Hodson korrikalari ingelesak hartuko du parte, besteak beste; atleta izateaz gain, kirolean berdintasuna bultzatzeko ari da borrokatzen. Gainera, nabarmendu egin genuen emakumezkoen partaidetza, garaipena lor zezaketen emakumeen taldea aldez aurretik atera bait zen.

Urtea Parte-hartzaileak guztira Emakumezkoak guztira %
1999 9101 859 9,44%
2000 8801 969 11,01%
2001 9020 928 10,29%
2002 9925 1078 10,86%
2003 10464 1050 10,03%
2004 11502 1378 11,98%
2005 11750 1357 11,55%
2006 12509 1663 13,29%
2007 15439 2116 13,71%
2008 13824 1962 14,19%
2009 18444 2743 14,87%
2010 20809 3116 14,97%
2011 23453 3795 16,18%
2012 25581 4557 17,81%
2013 28342 5248 18,52%
2014 29892 6092 20,38%
2015 33950 7727 22,76%
2016 31276 7111 22,74%
2017 30912 7384 23,89%
2018 30775 7534 24,48%
2019 33536 8700 26,00%

Itzuli